Arratsaldeko txandan ez da arazorik egon, nahiz eta Lutxana Arraun Taldeari aldaketa egin ostean lekukoa eraman duen Altzagako Ikastolako haurra Ibaizabal gertutik ikusteko arriskuan izan den une batez. Bestalde, erandioztarrek Maria San Gil PPko lehendakarigaiak begiratzen zituela egin dute Korrika. San Gilen argazkiak eta Korrikari ondo doakion "etorkizuneko bermea" leloak PPko publizitate panel handiak betetzen dituzte, tartean Erandioko ibilbidean egondakoa.
Era berean kolore bizia eman diote Korrikari Erandioko tabernariek eta bero itzela pairatzen zutela "Euskal Herria tropikala ez da makala" aldarrikatu dute Erandio Desierton. Garagardoaren aldeko ohiuak ez dira gutxi izan ezta ere, baina AEKkoak umeekin baino ez dira errukitu eta ura banatzen izan dira.
San Patrizio
Astrabuduan, Esaitek euskal zelekzioak aldarrikatu ditu, Caralagun elkarteak Irlandatik propio ekarritako San Patriziori lekukoa pasatzeko. Izan ere, herenegun ospatu zen mundu osoan San Patrizioren eguna.
Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen dituzten Haika eta Segiko gazteak, gose greban dauden eskualdeko presoak eta jai herrikoiak ekarri dituzte gogora Kraska Gazte Konpartsa, Askatasuna eta Goiherriko Jai Batzordeak.
Arratsaldean egindako kilometroak
2123 - Barakaldo - Lutxana - 16:08:13 - Lutxana Arraun Taldea
2124 - Erandio - Gasolinoa - 16:14:43 - Altzaga Ikastola
2125 - Erandio - Obietako BBK - 16:18:37 - Peña Rock And Gol
2126 - Erandio - Cables Y Alambres - 16:23:49 - Taskeroak (Bekoa, Gure Lur, La Bodeguilla, La Cepa, La Estrella, La Plaza, Riazor, Santi)
2127 - Astrabudua - Bus Geltokia - 16:31:37 - Cables Y Alambres
2128 - Astrabudua - Taxi Geltokia - 16:40:04 - Esait / Caralagun Elkartea
2129 - Astrabudua - Gasolindegia - 16:45:35 - Erandioko Udala
2130 - Leioa - Leioako Metro Geltokia - 16:52:05 - Gure Ohiturak Dantza Taldea
2131 - Leioa - Udondo Taberna - 16:55:40 - Betiko Ikastola / Gaztetxea
2132 - Leioa - Zentro Zibikoa - 17:03:28 - Askatasuna / EILAS eta LAB (Gabi Elkoroaristizabal)
2133 - Leioa - Bideokluba - 17:09:58 - Barandiaran Institutoa
2134 - Leioa - Paddy OBryan Taberna - 17:15:10 - Txikiak Dantza Taldea / EHU
2135 - Leioa - Leioa-Bilbao Kartela - 17:20:22 - Kraska Gazte Konpartsa / Udal Euskaltegiko Langileak
2136 - Erandio - Eroski. Bus Geltokia - 17:26:13 - Goiherriko Jai Batzordea / Sokatira Taldea
2137 - Erandio - Goiko Zubia Arriaga - 17:34:40 - Arriostarrak Elkartea
2138 - Erandio - Arriaga Auzoko Errepidea - 17:41:10 - Goiztiri / Gurari / Goiherriko Jai Batzordea
2139 - Erandio - Aurtenetxe Lantegi Ondoan - 17:45:43 - Goialde / Apurtuarte
2140 - Erandio - Erandio Goikoa Eleiza - 17:52:13 - Múfer / Ibarrondo
2141 - Erandio - Katea-Bus Geltokia- Arlan - 17:57:25 - Arlan