Erromoko Topaguneak herri horretako hainbat kolektibori emandako gutunaren arabera, baraua datorren asteazkenaren 24:00ak arte luzatuko da. Barauaren helburuak Gonzalo eta Etxegarairi elkartasuna adieraztea, EPPKren borrokarekin "bat egitea", eta topagunearen izaera bateratu bat eta aurrera begirako pausuak zehaztea dira.
Barauaren egitaraua
Astelehena 21:
00:00etan, gose greba hasi.
09:00etan, kultur etxean bilera.
13:00etan, kontzentrazioa Xake plazan.
19:30ean, hitzaldia kultur etxean, Mitxel Sarasketa eta Edorta Saiz Lobato (Algorta eta Legutioko preso ohiak).
Asteartea 22:
13:00etan, kontzentrazioa Bizkaiko Zubian.
17:00etatik 19:30era, esku-orri banaketa.
20:00etan, bideo emanaldia kultur etxean.
Asteazkena 23:
13:00etan, jende katea Kolas plazatik hasita.
19:30ean asanblada kultur etxean.
00:00etan, baraua amaitu.
EPPKren eskaerak
Oinarrizko eskubideak: isolamenduari, bakartzeari eta jipoiei ez; gaixo dauden presoen etxeratzea; baldintzapeko askatasuna; ikasteko eskubidea; komunikazio murrizketei ez; hizkuntza eskubideak.
Eskubide politikoak: elkartzeko eskubidea, mintzakidetzaren aitortza, Kolektiboak bere burua antolatzeko eskubidea, Kolektibo gisa gainontzeko eragile politikoekin harremantzeko eskubidea, euskal eztabaida eta erabaki guneetan parte hartzeko eskubidea.