Aste Santuko ordutegiak:
"Bost jai egunetan, bidaiak edozein jai egunen aldean %40 inguru jaisten dira", garraio enpresak jakinarazi duenez. Hori dela eta, martxoaren 23tik (asteazkena) 28ra (astelehena), zerbitzua 22:20tik 23:00etara bitartean amaituko da, helmugen arabera. Azkeneko trena Etxebarritik Sestaorantz 22:50ean irtengo da, eta Plentziarantz 23:00etan. Beste norabidean, azkeneko trenak Plentziatik 22:20an eta Sestaotik 22:38an abiatuko dira. Metro Bilbaok ez du gaueko zerbitzurik eskainiko, ez eta autobus zerbitzu osagarririk ere.
Pazko Asteko ordutegiak:
Martxoaren 29tik (asteartea) apirilaren 1era (ostirala) aldaketa txikiak izango dira jai egunen ordutegiarekin konparatuz gero. Goizeko 7:00etatik 10:30era, Etxebarri eta Plentzia arteko maiztasuna, bi norabideetan, 18 minutuan behinekoa izango da, 20 minutuan behinekoaren ordez. Bestalde, bezeroentzat zabalik egongo den bulego bakarra San Inazioko geltokikoa izango da, eta ohiko ordutegian arituko da 8:30etik 19:30era. Gogoratzekoa da Areetako Bulegoa itxita egongo dela martxoaren 23tik apirilaren 5era, biak barne, bertan birmoldatzeko lanak egingo direlako.