Elkartasuna Eli Zubiaga eta Jorge Garciarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 21a, 20:28

Egunotan Gorka Garcia (Algorta) euskal preso politikoaren eta Eli Zubiaga (Algorta) bere lagunaren artean izandako ustezko elkarrizketa erabili dute Espainiako gobernuko kideek Aukera Guztiak plataforma legez kanpo lagatzeko argudioen artean. Horren aurrean, gure herritar hauei elkartasuna adierazteaz gain, hauxe esan behar dugu:

- Ustezko elkarrizketa horren erabilpena herritar hauen kontrako eraso zuzena da, Euskal Herriaren kontrako zapalketaren testuinguruan eta zanpaketa gehiago bideratzeko asmotan, beti ere, euskal preso politikoen egoera baliatuz, euren lege eta arau guztiak hankatartetik pasatuta ere.

- Errepresioa ez da bidea: Batasuna eta Aukera Guztiak legez kanpo uztearekin hauteskunde autonomikoen zilegitasuna parametro demokratikoetatik kanpo geldituko lirateke eta, zentzu horretan, konponbide demokratiko bati ateak ixteko ahalegin modura ulertzen dugu. EAJ, EA, Ezker Batua, Aralar... hitz politak bai, baina une honetan bake prozesua aurrera eramateak du lehentasuna, eta horretan hitzak baino gehiago behar dira.

Algortako Askatasuna
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun