Goikoetxea, Lejarzegi eta Saratxagaren kontrako epaiketa jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 21a, 20:38

Ostiralean ere amaitu gabe gelditu zen Espainiako Auzitegi Nazionalean Algortako Arkaitz Goikoetxea, Endika Lejarzegi, Kepa Saratxaga eta beste zortzi gazteren kontra burutzen den auzia.

Epaiketaren saioan fiskalak erretiratu egin zituen Beroiz (Galdakao), Lupiañez (Durango) eta Arriolaren (Bilbo) kontrako akusazioak, baina mantendu egin zituen gainerako zortzi auzipetuenak. Epaileak, beraz, horien absoluzioa diktatu zuen, eta defentsaren aurkezpen guztiak egiteko astirik izan ez zenez berriro atzeratu da epaiketa.

Defentsako abokatuek esan dutenez ahalegin guztiak egiten ari dira epaiketa hau lehen bait lehen burutzeko, eta aste honetan ez bada hurrengoan edo azken batean apirilerako amaitzea espero dute.

oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko agerkari elektronikoa
http://oihua.webgune.net
e-posta: oihua@barrutik.org


Gaiaren inguruko berriak:

Bihar jarraituko du Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketak (2005 Mar 17)

Bertan behera gelditu da berriro epaiketa, data zehatzik gabe (2005 Ots 23)

Baliteke bihar amaitzea Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 21)

Senideek iragarri bezala, Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegi epaitzen hasi dira (2005 Ots 17)

Bertan behera gelditu da Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 14)

Baliteke berriro atzeratzea Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa (2005 Ots 11)

Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa otsailaren 14an hasiko da (2005 Urt 27)

Otsailean epaituko dituzte Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Endika Lejarzegi (2005 Aza 18)

Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)

Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxeari 22na urteko kartzel zigorra jarri nahi diete (2004 Urr 08)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun