Aste Santu honetan, martxoaren 24tik 28ra, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopela, Bakio, Bermeo, Gernika-Lumo, Mundaka eta Portugalete batzen dituen Bizkaia Euskal Kostaldea elkarteak turismo sustapenerako karpa bat jarriko du, hirugarren aldiz, Guggenheim Museoaren atzekaldeko zelaiunean. Horren helburua Bilbora doazen bisitariei bertatik kilometro gutxitara Bizkaiko Kostaldeak eskaintzen dituen zenbait aukeren berri ematea da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!