Lemoizko bizilaguna zauritua suertatu zen igandean bere herrian edukitako istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 21a, 21:38
Lemoizko 25 urteko bizilaguna eraman behar izan zuten igande goizaldean Gurutzetako ospitalera, pronostiko erreserbatuko zauriekin, bere herrian bertan, Goikoerrota gurutzabidearen inguruan, gidatzen ari zen autoa Bi-2153 errepidetik atera ondoren. Ezbeharra zazpiak aldera izan zen, I.A.M. mutila bakarrik zihoan kotxean.
Horretaz gain, asteburuan zehar, sei gidari atxilotu ditu EAEn Ertzaintzak, ustez, trafikoaren aurkako delitua egiteagatik. Egin zitzaizkien alkoholemia probatan baimendutakoa baino kopuru handiagoa eman zuten guztiek. Leioako bizilaguna zegoen horien artean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun