Kansaseko Unibertsitatean ikasi eta gero, eliza baptistaren predikari bilakatu zen eta mundu osoko musikarirekin elkarlanean jardun da ordutik hona. Gainera, hainbat abesbatz sortu zituen zenbait unibertsitatetan eta Europan zehar bidaiatu zen. Honen ondoren, Mannheimera, Alemaniara, joan zen bizitzera eta bere lanari ekin zion berriz. Paradise School of Music sortu zuen Mannheeimen, Brownen abesbatzako kideak bertan irakasle jarduten direla.
Lee Brown elizgizonaren taldeak bira anitz eman ditu Amerikan, Europan eta Asian zehar. Azken kontzertuen artean Bartzelonako 2004ko Forum de les Cultures-ean, Gironako Eliz-Musika Jaialdi ospetsuan eta Roseseko Jazz eta Gosepl Jaialdian eskainitakoak aipatu behar dira.