Itzubaltzetako gazteek elkartasuna adierazi zieten 18/01 sumarioko auziperatuei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 21a, 22:36
"18/01 sumarioan auziperatuta dauden gazteei Itzubaltzetatik gure babesa eskaini nahi izan diegu Korrikarekin bat. Euskal gazteria osoa epaitua izaten ari den honetan, lanean jarraitzen dugula eta epaiketen gainetik gazte ta errebelde jarraitzeko asmoa dugula berretsi nahi izan dugu ekintza honekin". Testu xume horretaz lagunduta, gazte mugimenduko kide batek UKBERRIra bidali du ondoan ikus daitekeen Bizkaiko Zubian egindako argazkia. Protestaldia martxoaren 19an, Korrikaren ibilbidean, atera zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun