Udal hilerriaren gaur egungo beharrak ikusita, udal zerbitzu teknikoek aurreproiektu bat egin dute. Hemendik aurrera, zabaltze lanak egingo dituen enpresak betebehar horiek guztiak zehaztu beharko ditu. Iñaki Zarraoa alkatearen esanetan eraikuntza txiki bat da, lurpeko gune batekin bertan gorpu gehiago lurperatu ahal izateko. Bertan, eta behin betiko proiektua izan arte, 604 nitxo eta 1.620 hezurhobi berri egin litezke". Era horretan, sarreran dauden bi orubetan hilobi gehiago eraikitzeko proiektu berri bati aurre egin ahal izango diote.
Lanetan atzerapenik ez badago, Getxoko hilerriko zabalkuntza lanak 2006ko udarako bukatuta egongo lirateke. Horretarako aurrekontua 18.000 eurokoa da.