EAEko hauteskundeak direla eta Kanpomartxoren data aldatu du Berbotsek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 21a, 23:00
Euskadiko Autonomia Erkidegoko hauteskundeek eragina nabarmena izango dute aurrerantzean, batez ere Erandion. Izan ere, bozketak direla-eta Berbots Erandion Euskaraz taldeak Kanpomartxo ekitaldiaren data aldatu behar izan du. Kanpomartxo Berbotsek urtero antolatzen duen jai herrikoia da. Antolatzaileen aburuz, "egun bateko erromerian Erandioko talde asko batzen gara, giro euskaldunean, batez ere ondo pasatzeko". Aurtengo edizioa apirilaren 24an ospatuko dute Erandio Goikoan. (Argazkian, iazko edizioko irudi bat, Lutxanan).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun