Presoen estatus politikoaren aldeko borroka udal batzarrera eramango du Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 22a, 19:33
Getxo Bizia plataformak, beste gaien artean, presoen estatus politikoaren aldeko borrokarena ere eramango du udal batzarrera, eguaztenean. Udal batzarra hasi baino ordu erdi lehenago kontzentrazioa egingo da udaletxe atarian. Ondoren, presoak burutzen ari diren gose grebaren berri emango da udal batzarrean bertan. Aste Santua dela eta, Getxoko udal batzarra martxoaren 23an egingo da, eguaztenean. Getxo Kirolak Udal Erakunde Autonomoaren (Gobelako kiroldegia) estatutuen inguruan ere alegazioak egingo ditu Getxo Biziak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun