Lekuz aldatu da Getxoko Euskara Zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 22a, 20:19
Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak bulego berriak izango ditu hemendik aurrera. Izan ere, Basagoiti etorbideko 20. atarian, Etxe Sorginduan, alegia, topa daiteke dagoeneko Getxoko udalerrian euskara sustatzeko ardura duen zerbitzua. Telefonoak ere aldatu ditu Euskara Zerbitzuak. Berriak honakoak dira: 944 660 010 (zentralita) eta 944 660 014 (faxa). Posta elektroniko bera jarraitzen dute izaten: euskara.teknikaria@getxo.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun