Armintza, Plentzia, Bermeo eta Mundakako portuak garbi egongo dira 2006ko azarotik aurrera, gaur EAEko aldizkari ofizialean argitaratutako lan horien
esleipenerako oinarrietan agertu duenagatik. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak irekitako lehiaketaren oinarrizko aurrekontua 806.501,96 eurokoa da eta bertan parte hartu nahi duten enpresek, beste baldintza batzuen artean, 16.130,04 euroko fidantza jarri behar izango dute. Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna 2005eko apirilaren 22a izango da eta dokumentazioa aurkezteko epemuga hiru egun beranduago izango da. Maiatzaren 3an, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak egindako proposamenak jasoko ditu. Lehiaketaren irabazleak kontratua sinatu eta 18 hilabeteko epean garbiketa lanak amaituta eduki beharko ditu. (Argazkian, Armintzako portua. Irudia
Raulen bitakorakoa da).