"Geure kalkuluen arabera, zuzen zuzenean korrikaren antolaketan, egon zareten 2.000tik gora lagun bakoitzari" adierazi du Edurne Brouard Korrika 14ren arduradunak.
Horrekin batera barkamenak eskatu ditu, AEKren Nazio Batzordeko kide Asier Amondo, Aitziber Sarasola, Fernando
Ladaburu eta Ainhoa Castro lagun zituela. "Guk ere ezin dugu ulertu zelan atara al den holako ekitaldi bat hain ondo. 11 egun izan dira eta ahalik eta gehien lan egiten dugun arren den-dena ondo ateratzeko, beti gertatzen diren ezustekoak eta hori dela eta, barkamena eskatu nahi diegu arrazoi bategatik edo beste bategatik gure hitza bete barik utzi dugunen aurrean. Akatsak izango ziren, ziur asko, baina txarto egindakoak barkatu. 15. Korrikan hobetuko ditugu".
Bilbokoa apoteosikoa
Bilbon bizi izan zen jaia korrika 14k izan duen arrakastaren "jai
apoteosiokoa izan zen. Parte hartzea inoiz baino handiago esatea errepikatzea den arren, baieztatu egin nahi dugu berriz ere horrela izan dela. Inoiz egin dugun korrikarik luzeena. Inoiz egin dugun korrikarik jendetsuena euskararen eremu osoan, Iparraldetik Hegora eta Ekialdetik Mendebaldera eta aldi berean internazionalena izan da: unitate didaktikoa euskal etxe guztietara banatu dira eta korrika, fisikoki, Londres, Bartzelona, Argentina, Txile eta seguruenik oraindik ez dakizkigun beste hainbeste lekutan egingo zen".
Konpromisoari eusteko sasoia
Edurne Broaurdek deia egin du korrika 14rekin amaitu aurretik:
"korrikaren balantzea positiboari lotutako eskaria egingo dugu berriz ere: konpromisoa eskatzen diogu baita administrazioari. Eta Korrika honetan zirrara hori sentitu duzuen guztion zeuen konpromisoak gauzatzen badituzue 2007an, Korrika 15 aurkezten dugun egunean, helburuak bete ditugu esaldiaren hasi ahal izango da aurkezpen saioa. Hala bedi! Eskerrik asko guztioi!".