Klub kaletik Zugatzarte etorbidera kotxean sartzeko dagoen "arriskua ekiditeko ezer ez egitea leporatu zion atzo Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak Udal Gobernuari. Horri erantzunez, Bizkaiko Foru Aldundiaren jabegoko errepide horren egoeraz "arduratzen" ari direla baieztatu dute Alkatetza Arlotik. "Gaur egun hartutako erabakia ondo aztertua izan dela eta aurretik zegoena baino hobeagoa dela da horren froga", azaldu dute ohar baten bidez udal arduradunek. "Lehen, autoak baterian aparkatuta egoteak arrisku handiagoa zekarren, kotxeak gehiago atera behar zirelako. Zerbitzu teknikoek egoera aztertu dute eta azkenean aukera hoberena gaur egun indarrean dagoena dela uste izan dute", gaineratu dute.
Bestalde, Zugatzarte kalea hobetzeko lanei dagokienez, beraien esleipenaren eta legeak ezarritako epearen ondoren hasi direla argitu nahi izan du Alkatetzak, popularrek adierazitakoa arbuiatuz, epe horrek esleipenaren ondoren noiz has daitekeen argitzen baitu. "Lan horiek Udalak eta Foru Aldundiak emateko hitzarmenaren ondorio dira eta ez dekretu batenak. Hori jakin beharko luke PPk", gogoratu du Alkatetzak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.