Aurreko edizioetan sarituak izan ez diren talde guztiek har dezakete parte. Aipatu bezala, bi modalitate izango dira: Pop Rock (rock and roll, power pop, garage, psikodelia, rock, ska, reggae, punk rock, stoner rock, post rock, noise, pop, rhythm and blues, tecno pop, hip hop, rap eta beste konbinazioak) eta Metal (rock gogorra, heavy metal, trash, speed metal, death, doom, metal gotikoa, industrial, AOR, hardcore, rap metatlikoa eta beste konbinazioak).
Sariak
Modalitate bakoitzeko irabazleak 1.800 euro jasoko ditu, eta bi irabazleen artean banda onena hautatuko da. CD bat grabatu eta editatzeko aukera emango zaio horri. Talde irabazlearen CDaren 500 kopia egingo dira; 100 antolakuntzarentzat izango dira, eta musika profesionalen artean banatuko dira; gainontzeko 400 kopiak taldearentzat izango dira.
Euskara Zerbitzuak, berriz, sari berezia emango dio euskarazko kantu onena aurkezten duen taldeari, eta irabazleak 600 euro jasoko ditu. Bi talde irabazleen artean, Aterpe Gazte Bulegoa sari berezia ere banatuko da; irabazleak talde handi batekin jotzeko aukera izango du, ekainaren 18an, Leioako jaietan.
Epaimahaia musika munduaren eta prentsa eta irratiako profesionalek, eta Leioako Udalak izendaturiko teknikariek osatuko dute. Epaimahaiak sariak ez ematea erabaki dezake, egoki ikusten badu.