Getxo Kirolak erakundearen gainean eztabaidan ari zirela eta Eduardo Andrade
PPko zinegotzia hitzegiten hasi baino lehen, "713 preso gose greban" irakurri zitekeen orriak eskuetan zituztela zutitu dira, presoekin elkartasunean Erromo / Itzubaltzetako kultur etxean hiru eguneko barauan dauden lagunak eta horiei babesa ematera joandako beste hainbat. Iñaki Zarraoa alkateak bostak kaleratzeko agindua eman du eta erresistentzia handia agertu ez dutela atera dituzte aretotik udaltzainek, "Presoak borrokan, gu ere bai" oihukatzen ari zirela. Asteazken honetako udalbatzan Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) abian jarritako gose grebari buruz berri emango zuela jakinarazi zuen
Getxo Biziak. Hala ere, ez dira osoko bilkurara agertu. (Argazkian, Erromon baraualdian daudenei astelehenean udaltzainek joan zitzaizkieneko unea).