"Armiarma Sarea"k momentuz batzen dituen kolektiboetatik haratago joan nahi du eta horregatik "nahiz eta dagoeneko pertsona talde batek bi hilabetero ale berria argitaratzen aritu, aldizkari hau jendartea sakonki aldatzeko borrokatzen duten pertsona zein kolektiboentzat tresna erabilgarria izateko zuen parte-hartzea beharrezkoa da. Orri hauek zuen amorru, sentimendu eta ezinegonentzako bozgorailua dira. Erabil itzazu".
Proiektuan laguntzeko asmoa duen jendearentzat honako bideak ireki ditu "Armiarma Sarea"k: "aldizkaria antolatu eta maketatzen duen taldean, edo noizbehinka idazten edo marrazten parte har dezakezu. Era berean, zure inguruan 'armiarma' batzuk banatzen lagun dezakezu". Kolektiboei ere proiektuan batzeko deia egiten die "Armiarma Sarea"k.
Harremanetan jartzeko:
udondogaztetxea@sindominio.net
barakakogaztetxea@gaztesarea.net
lokomozine@yahoo.es