Xabier Galdeanoren oroimena oso bizirik dago Algortan bera ezagutu zutenen artean. Bere izena aipatzea nahikoa da utzi duen oroimenaren goxoa nabaritzeko. Galdeanoren biografia, berari buruzko artikuluak eta argazkiak hemen daude.
Xabierren konpromisoa gogoratuz, gaur eguneko egoerara etorrita, bi kontu gogoratu nahi ditugu: Batasunak hausteskundeetan parte hartzea ez izateak konponbide demokratikoaren aldera dakartzan ondorioak eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboak estatus politikoaren alde egiten ari diren gose greba.
Xabier, zure irriparretik sortzen zaigu gure indarra.
Oihua
Omenaldia martxoaren 30ean (asteazkena) egingo da Algortako Telletxe plazan, metroko geltokiaren aurrean, 20:00etan.