Herriko merkataritza eta ostalaritza lokalen jabeekin harremanetan ari da Erandioko Udaltzaingoa, larrialdi kasuetan, elkarren arteko komunikazio arinagoa izan dadila lortzeko asmoz. Jabeei fitxa bana ematen zaie, euren datu pertsonalak bete eta ezusteko kasuetan beraiekin harremanetan jarri ahal izateko modua adieraz dezaten. Izan ere, inoiz gertatu izan da alarmaren batek jotzea edo bestelako jazoeraren bat eta minutu gutxitan konpontzeko moduko arazoak luzaroan irautea, establezimenduaren jabea aurkitu ezinik ibiltzeagatik, udal arduradunek adierazi dutenez. Dagoeneko, eguneratutako datuak jasotzen dituzten 137 fitxa bildu dituzte udaltzainek, hamabost egunetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.