Kalean abandonatutako ibilgailu guztiak erretiratuko ditu Erandioko Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 29a, 16:17

Erandioko kaleetan bertan behera lagatako 45 bat auto atzeman ditu Udaltzaingoak. Auto horiek aparkatzeko lekua kentzen diete beste ibilgailu batzuei eta, gainera, "ekintza bandalikoak" pairatzen dituzte, udal arduradunen hitzetan. Hortaz, abandonatutako autorik aurkitu ezkero, kaletik kentzeko agindua emango diote jabeari udaltzainek. Ezarritako epea igaro ostean, ibilgailuak kalean jarraitzen badu, Udalak berak kenduko du eta udal gordailura eraman. Orduan, hamabost eguneko epea izango du autoa eskuratzeko jabeak. Denbora hori igaro ostean, egin beharreko administrazio izapideak egiteari ekingo dio Udalak, autoak birziklatzeko enpresa batera eramateko asmoz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun