Kanpainaren hasierako jaia Algortako batzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 30a, 19:35

Getxoko Eusko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna koalizioak apirilaren 17an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpainari hasiera emango dio ostegun honetan, martxoaren 31an, Algortako batzokian. 22:30etik aurrera musika, dantzak eta pintxoak alderdikide zein gurera hurbildu nahi duen pertsona ororekin partituko ditugu. Gauerdian, berriz, hauteskunde-kartelak itsasteari ekingo diogu.

Apirilaren 1ean, berriz, ekitaldi politikoa egingo du Areetan EAJ-EA koalizioak. Juan Maria Atutxa, Joseba Azkarraga eta Juan Jose Ibarretxe izango dira parte hartzaileak, 19:30etik aurrera, Xake plazan izango den mitinean.

Getxoko EAJ-EA
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun