Publiko egindako gutunaren bidez, hainbat ekitaldi deitu ditu Erromo eta Areetako Batasunak, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara begira. Besteak beste, kanpainari hasiera emateko, ostegun eta ostiral arteko gauerdian da hitzordua, Itzubaltzeta / Erromoko Branka herriko tabernan. Horretaz gain, herri asanblada egingo dute apirilaren 4an, astelehenean, 19:30ean, Santa Eugenia kultur etxean. Izan ere, "Euskal Herriko gatazka politikoa gainditzeko", Batasunaren presentzia "ezinbestekoa" dela uste dute Erromo eta Areetakoek. "Ez dugu esan beharrik, datozen hauteskundeak une politiko garrantzitsu batean garatuko direnik. Beraz, argi dago datorren apirilaren 17an, ahalik eta bozka gehien lortu behar duela", aipatzen dute idatzian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!