Etengabe, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren komunikabide berria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 30a, 00:41

2004ko azaroan sortu genuen internet bidezko oihu@ buletina. Buletinak dagoeneko 567 hartzaile ditu, gehienak Uribe Kostakoak, baina badira Euskal Herriko bazter guztietatik eta atzerrian ere buletina jasotzen dutenak. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren inguruko komunikazioa sustatzeko ahalegin honetan orain etengabe bloga sortu dugu.

Bertan, oihu@ buletinaren bidez zabaltzen diren berriez gain, zuk zeuk ere idatzi ahal izango duzu, zure herriko albisteak, iruzkinak edo kontuak zabaltzeko. Horretarako erregistratu behar duzu eta alta eman ondoren nahi duzuna idatzi ahal izango duzu. Oso prozedura erraza da, mezu elektronokoa idaztea baino errezagoa ere. Erregistratzen zarenean, gainera, instruzio orri bat jasoko duzu, idazteko prozesua urratsez-urrats azaltzen duena.

Bestela ere, edozein irakurlek izango du idatzitako artikuluei buruz iruzkinak gaineratzeko bidea, erregistratu gabe ere. Horretarako, testuaren azpian agertzen den "iruzkinak" hitzaren gainean sakatu eta agertzen den orrialdearen behealdean pantailan agertu nahi duzun izena edo gaitzizena eta e-posta helbide bat sartu eta testua besterik gabe agertuko da iruzkinen atalean.

Beraz, guztion esku dago komunikabide honi bizitasuna eman eta komunikazioa sustatzea.

Inkomunikazio politikorik ez!
Euskal Herriak askatasuna behar du!

oihu@
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun