Areetako Santa Ana auzoan egingo dituzten babes ofizialeko 72 etxebizitzen salneurria garestitzea erabaki zuen Getxoko udalbatzak, joan den esteazkenean egindako osoko bilkuran, udal gobernua osatzen duten EAJ, EA eta EB-Berdeak taldeen botuei ezker. Horrela, metro koadroko 1.342,60 euroko prezioa (BEZa kontutan hartu gabe) izango dute 75 metro koadro edo azalera gutxiagoko pisuek. 2004an altzairuaren (batez ere eraikuntzan erabilitakoa) salneurrian jasotako %77 baino gehiagoko hazkundea argudiatu dute udal arduradunek. Hala ere, azalpenak ez ditu PPko zinegotziak konbentzitzen (aurka bozkatu zuten), "kudeaketa kaskarra" egitea leporatu zioten osoko bilkural udal gobernuari. Dena den, Santa Anan egingo diren etxebizitzen prezioa Eusko Jaurlaritzak finkatutzen duena baino merkeagoa izaten jarraitzen du, udal iturrien arabera.
Halaber, etxebizitzei atxikitako eraikinen azalera erabilgarriak (garajea, trastelekua...) eta bertan egingo den lur azpiko aparkalekuko tokiak lehen aldiz transmititzerakoan esleitu edo saltzeko prezio berria ere onartu zuten asteazkeneko osoko bilkuran: metro koadroko 430,91 euro eta 15.753,78 euro, hurrenez hurren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.