Manifestuaren sinatzaileekin batera, "gizarteko edozein gizabanako zein iritzi-kolektibori hautagai izateko eskubidea ezabatzeko, Espainiako Gobernuko agintarien aldetik iragarri den asmoa" salatu nahi dute, baita aipatu "mehatxua praktikara eraman ez dadin" exijitu ere.
Sinatzaileak
Manifestuari atxikimendua agertu diotenen artean hurrengoak aipatu dituzte: Laura Mintegi eta Iñaki Friera idazleak, Goio Etxebarria, Beatriz Fernandez, Idoia Fernandez, Jose Allende, eta Josu Amezaga unibertsitate irakasleak, Antton Azkargorta unibertsitate irakasle kaleratua, Joseba Butron irakaslea, Iñigo Santxo abokatua, Gurutze Fernandez, Aitziber Juaristi, Nerea Onaindia, Arrate Orueta eta Leire Zabala futbolariak, Eneko, Iker eta Kepa Acero surflariak, Ritxi Mendiguren ESAITeko kidea, Julio Araluze GITEko kidea, Maribe Prieto errepresaliatua, Joseba Goñi Herria 2000 Elizako kidea, Olatz Gorrotxategi opera abeslaria, Jokin Aspuru UK aldizkariko zuzendaria eta Ana Urrutia telebista aurkezlea.
Hona hemen, oso osorik, eskubide demokratikoen aldeko manifestua:
Eskubide demokratikoen errespetua; ilegalizaziorik ez