Irtenbideak badaude! - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 31a, 15:08

Milaka haur gosez hiltzen dira urtero. Gaur egun, arazo latza da hori. Badago jende asko honen kontra dagoena eta ekintza asko egiten dituzte Nazioarteko Diru Funtsa eta horrelako erakundeen kontra. Askotan umeek euren eskuekin ekoiztutako produktuak debekatzea eskatzen da, baina arazoa hurrengoa da: India, Mexiko, Brazil eta beste hainbat herrialdetako hirietan dirurik ez dago, hori dela eta, gurasoek umeak eskoletatik ateratzen dituzte lan egiten hasteko.

Hortaz, umeek egindako produktuak debekatzerarekin ez da ezer lortzen. Hiri batzuetan derrigorrezko hezkuntza jarri dute hamabost urtetararte, baina ez da betetzen. Gurasoek ongi dakite umeak ikasten badu, nagusi denean, diru gehiago lortuko duela, baina hori epe luzerako errentagarritasuna baino ez du ematen eta pobrezia dagoenean oraina ikusten da bakarrik.

Mexikoko presidente zenean, Ernesto Zedillok irtenbidea aurkitu zion arazo latz horri: bi milioi ume hezitzeko programa sortu zen. Egitasmo horrek "Progresa" izena dauka eta herrialdeko hamairu estatu hartzen ditu. Umeek ikas dezatela du helburu eta, horretarako, dirua ematen diete gurasoei. Umeek zenbat eta klasera gehiago joan eta azterketa gehiago gainditu, orduan eta diru gehiago ematen diete familiei.

Emaitzak onak dira: Mexikon haur-lana ez da bukatu, baina gutxitzen doa. Gobernuak dirua eskatu die Nazio Batuen Elkarteari eta "Banco Mundial" delakoari, baina bitartean unibertsitateko gastuak murriztu ditu lehen hezkuntzakoak igotzeko (beharrezkoagoak dira).

Mugimendu hau zoriondu nahi nuke eta espero dut herrialde gehiagok mota horretako neurriak hartzen hastea, ikusten denez irtenbideak badaude, bilatu egin behar dira bakarrik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun