EAEko Legebiltzarrarako hauteskundeen hasierarako hamar bat ordu falta zirenean, arratsaldeko 2ak aldera, Cervantes plazako horma batean "Orain Batasuna" leloko pintada berri baten ondoan zeudela Ertzaintzako kamuflaje auto bat hurbildu zaie Itzubaltzeta / Erromoko ezker abertzaleko bi gazteri. Horietako batek aurrekariak ditu 2001eko hauteskundeetan Haikaren ilegalizazioa salatzen zuten kartel batzuk Carlos Iturgaizi erakusteagatik, epaiketa ailegatu zenean fiskalarekin akordio batera heldu baitzen.
Lehenengo kotxearen ostean pixkanaka, pixkanaka beste sei polizi-auto hurbildu dira gazteengana. Identifikatzeko eskatu dute ertzainek baina gazteek ateratako EHNAk ez dituzte onartu eta Espainiako Nazio Agiriak hartu dituzte. Ondoren argazkiak atera dizkiote etxeko hormari eta margoak eraman dituzte ertzainek.
Operazioak emandako ordubetean Cervantes plazako leihoak beteta egon dira eta arretaz jarraitu dute xehaztasun guztiak plazan ziren auzokideek. Bat izan ezik, kotxea apur bat lehenago lapurtu diote eta kexaka aritu da hainbeste polizia horrelako kontuetan egoteagatik, bere autoa bilatzen ibiltzearen ordez.