Horrekin batera, "gizarteko edozein gizabanako zein iritzi-kolektibori hautagai izateko eskubidea ezabatzeko, Espainiako Gobernuko agintarien aldetik iragarri den asmoa" salatu nahi dute, baita aipatu "mehatxua praktikara eraman ez dadin" exijitu ere.
Gorka Garciari elkartasuna
Gorka Garcia Sertutxa 'Patas' (Algorta) euskal preso politikoak urteak egingo ditu larunbat honetan, apirilaren 2an. Azken aldian komunikabideetan agertu da bere izena, Aukera Guztiak hauteskundeetan aurkezten ez uzteko bisita batean egindako ustezko elkarrizketa bati lotuta. Hori dela eta, postal, gutun edo zerbait bidaltzeko aukera ona dela uste du Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, urteak zoriontzeaz gain, horri elkartasuna adierazteko.
Gaien inguruko berriak:
Eskubide zibil eta politikoen aldeko agiria sustatzen ari dira Algortan eta Getxon (2005 Mar 30)
Eskubide demokratikoen errespetua; ilegalizaziorik ez (2005 Mar 30)
Elkartasuna Eli Zubiaga eta Jorge Garciarekin (2005 Mar 21)