Horren aurretik, Udalak informazio kanpaina jarriko du martxan toki horietariko bat lortzerik daukaten bizilagunei zuzenduta. Hasiera batean, Getxo udalerrian erroldatuta egon eta inguruan bizi beharko dute: Plentzia Hirian, "Viviendas de Vizcaya" delakoetan... Eskaera epea bukatutakoan, aparkatzeko tokiak geratuko balira, horiek emateko beste prozedura bat jarriko litzateke indarrean. Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak aurreratutakoaren arabera, zerbitzu honen enpresa esleipendunak merkaturatutako toki bakoitzaren %5,20ko partaidetza lortuko du.
Mesedeetako Ama kaleko parking garestiago
Orain lau hilabete eskas zabaldutako Areetako "Las Mercedes" lurrazpiko aparkalekuko tarifak aldatzea onartu zuen Getxoko udalbatzak martxoaren 23an egindako osoko bilkuran. Hemendik aurrera, 919,95 euroko prezioa izango du urteko abonuak, 83,05 euro hilabetekoak eta 11,82 euro egunekoak; aurretik 891,42 euro, 80,47 euro eta 11,45 euro balio zuten bitartean, hurrenez hurren.