Bidean da Algorta-Alangoko osasun etxea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 31a, 22:26

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari Alango aldeko 3.000 metro koadroko orubea uztea erabaki du, orain astebete, Getxoko udalbatzak, bertan osasun etxe berria eraiki ahal izateko. Dagoeneko beste bi instalazio baditu Getxo udalerrian Osakidetzak, bata Areetan, eta bestea, Algorta eta Getxo arteko Bidezabal aldean. Hirugarren horrekin, Algortako erdigune eta goikaldeko eta Neguri eta Aiboako 20.000 mila bat auzotarrei eskaini nahi zaie osasun zerbitzua.

Administrazioaz eta kudeaketaz arduratuko direz langileez gain, bederatzi familiako mediku hiru pediatra egongo dira bertan, beste horrenbeste erizainek lagunduta. Mediku bakoitzarentzako gaixo kopuruari dagokionez Osakidetzak ontzat ematen duen neurria beteko da horrela, 2.100 paziente sendagile bakoitzeko, alegia.

Osasun etxea egiten hasteko epeei dagokionez, eraikuntza proiektua aurkeztu gabe dago oraindik. "Hori egindakoan, lanetarako lehiaketa deitu da horiek esleitzeko. Horri begiratuta, ez dakit aurten edo datorren urtean hasiko diren", azaldu du Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak. Getxoko Udalak 50 urtetan eman dio lursaila erabiltzeko eskubidea Osasun Sailari.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun