Astelehenetik aurrera egongo dira salgai Berangoko kanposantuko horma-hilobi eta panteoi berriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 31a, 22:54

Behin ezkerreko hirugarren zelaiguneko lanak bukatuta, Berangoko Udalak datorren astelehenean zabalduko du epea, herriko hilerrian egin berri diren 87 horma-hilobiak eta 12 panteoiak (sei gorpu sartzekoak) eskuratu ahal izateko. Prentsa ohar baten bidez, udal arduradunek adierazi dutenez, bi horma-hilobi baino ezingo ditu erosi lagun bakoitzak. Horien banaketa eskaera ordenaren arabera egingo da. Salneurriei dagokionez, 905 eurotan egongo dira horma-hilobiak eta 12.240 eurotan panteoiak. Horiek eskuratzeko interesa duten guztiek apirilaren 22ra arte egin ahal izango dute eskaera udal bulegoetan, 9:00etatik 13:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun