Leioan eta Sopelan babes ofizialeko 133 etxebizitza egiteko lanak enkantera atera dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 31a, 23:40
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailera atxikitako Visesa sozietate publikoak enkantera atera ditu Leioako Lamiako-Txopoetan babes ofizialeko 58 etxebizitza eraikitzeko lanak. Aurretik ere, beste 112 etxe sustatu ditu zonaldean elkarte horrek. Hain zuzen ere, auzunea eraberritzeko erakunde autonomikoak egindako "apostuaren barruan" kokatu behar da egitasmoa. "Behar dutenei etxebizitza emateaz gain, hainbat familia etxez aldatu ditugu, bizi ziren eraikina egoera txarrean egon eta bota egin behar delako", adierazi dute Eusko Jaurlaritzatik. Sopelan, berriz, 46 eta 29 pisu egiteko asmoa dute bi lursailetan, hurrenez hurren. Guztira, 12 milioi euro inbertitzeko asmoa du egitasmo horietan sozietate publikoak.
Uribe Kosta eskualdean hainbat egitasmo aurrera eramaten ari da Visesa. Lamiakokoaz gain, babes ofizialeko 64 etxebizitzen eraikuntza sustatzen ari da Leioa erdigunean. Erandion, berriz, 112 pisu egiten ari dira dagoeneko. Azkenik, Algortako Zubilleta aldean ere babes ofizialeko 124 etxebizitza sustatzeaz arduratuko da.

Gaiaren inguruko berriak:

Zubilletan babes ofizialeko 124 etxebizitza egin nahi dituzte (2005 Mar 29)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun