Horretaz gain, apirilaren 15 eta 22rako, Hiru Truku eta Benito Lertxundiren emanaldiak antolatu dituzte, hurrenez hurren. Asteburu honetakoa bezala, Kultur Leioako auditorioan, 20:30ean izango dira bi kontzertu horiek. Hala ere, azkenekorako sarrera pizka bat garestiagoa izango da: 12 euro. Hilaren 11tik 17ra bitartean, berriz, Euskal Zinearen Astea egingo dute.
Bide Ertzean
Bide Ertzean taldeak "Esan bare" diskorik berriena aurkezten jarraituko du datozen hilabeteetan. Udazkenerako prestaturik zeukan aurkezpen birak arrakasta handia izan du. Bederatzi jaialdi hunkigarri eskaini ostean, negu zein udaberri partean eskeiniko dituen kontzertuak prestatzen dihardu orain. Pop kutsuko doinukera elektro-akustikoa, lirika propio zein idazle ezagunena (K. Uribe, J.L. Otamendi, M. Ibarguren) eta inoizko kantu zainduenak dira bi urteko atsedenaren emaitza.