Apirilaren 5ean bi urte beteko dira Abadesolo udal igerilekuak zabaldu zirenetik. Hori dela eta, urteurrena ospatzeko jaia antolatu du Sopelako Udalak, instalazioak kudeatzen dituen Serviocio enpresarekin elkarlanean. Umeentzako jarduerak 17:00etatik 19:00etara izango dira: puzgarriak egongo dira igerilekuen barrualdean (0 eta 2 urte bitarteko umeei zuzenduta) eta tailerrak sarrera inguruan (3 eta 15 urte bitarteko ume zein gazteei zuzenduta). Kalean, berriz, igerilekuen eraikinaren sarrera aurrean, puzgarriak eta aerobic maratoia egongo dira txikienentzat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!