"Txabi, 19 urte eta gero etxean" lelotzat hartuz, larunbat honetan egingo diote ongi etorri ekitaldia Bilboko Zazpi Kaleetan jaio eta Sopelan bizi izan den Xabier Etxebarria Gonzalez euskal preso politikoari. Arratsaldeko zazpi t'erdietan emango diote hasiera ekitaldiari Santiago plazan eta, ondoren, manifestazioa egingo dute kaleetan zehar, bide batez, "Estatus politikoaren alde eta isolamendu politikaren kontra. Euskal Presoak Euskal Herrira" aldarrikatuz. Azkenik, herri afaria egongo da 22:00etan Errondabide herriko tabernan. Etxebarria joan den ostiralean atera zen Dueso espetxetik, kartxela ezberdinetan 19 urte eman ondoren.
1986ko ekainaren 19an atxilotu zuten lehen aldiz, 2002ra arte izan zen espetxean eta baldintzapeko askatasunean irten zen osasun arazoak zirela eta. Baina fiskalak errekurritu eta berriro espetxeratu zuten 2003ko otsailean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.