Alderdi bateko militantea naiz (ezagutzen nautenek badakite zein den). Batzuen iritziz nire alderdiak ondo jokatzen du eta besteen iritziz txarto, denetarik. Baina nik gauza bat argi daukat: bidezkoa da ideiak guztiak hautesontzietan egotea. Bidezkoa ez, BEHARREZKOA da. Hau al da XXI.mendeko demokrazia? Alderdiak, elkarteak, egunkariak, ... ilegalizatu dituzte. Zein izango da hurrengoa? Bide honetatik nora helduko gara?
Galdera ugari eta erantzun gutxi. Horrelakoxea da Euskal Herria.
Nahikari Ayoren bitakoran apirilaren 1ean argitaratutako iritzia.
Atzo berandurarte geratu nintzen irratia entzuten, jakiteko zein izango zen Auzitegi Gorenaren erabakia. Denok genekien zein izango zen, baina euskaldunok amets egitea gogoko dugu, beraz, esperantza ñimiño bat geneukan. Azkenean esperantza hori zapuztu zen, Auzitegi Gorenak Aukera Guztiak plataforma ilegalizatu zuen.