Ilegalizazioen gainetik, Euskal Herria aurrera leloko manifestazioa Getxoko udalerriko Itzubaltzeta / Erromo herrian burutu ostean, Batasunak kontzentrazioa egin du gau arratsaldean EAJ-EA hautes-koalizioak Areetako Xake plazan deitutako mitinaren aurrean. 50 pertsona parte hartu duten elkarretaratzearen bidez, Batasunak hauteskunde ez demokratiko batzuen aurrean gaudela eta Batasunarik gabe euskal gatazkak ez daukala konponbiderik gogoratu dio EAEko lehendakariari. Gainera, beste behin ere, Ertzaintza EAJren polizia dela gaur ikusi da.
Erromo eta Areetako Batasunatik espero dugu Ibarretxe, Atutxa, Azkarraga eta konpainiak demokraziaren alde joko dutela eta ez, orain arte, eta argazkitarako mugimendu bakanak kontuan hartu gabe, haien interes propioentzat.
Era berean, gaur Areetan ikusi dugun EAJ eta Ertzaintzaren arteko lotura, jakina izateagatik ez da horregatik gutxiago salatu behar. Izan ere, Batasunaren eta 50 herritarren eskubide zibil eta politikoak borraz ezabatzera etorritako dozenaka ertzainei alde egiteko agindua eman die EGIko kide batek, antza, hauteskunde-kanpaina batean sortuko ziren irudiak ez zirelako EAJrentzako etekingarriak izango. Non daude egunero EGIko kide horiek gidatzen dituzten ertzainek ikasle, emakume, langile, ekologista, gazte, euskaltzale, okupa, edo bestelako hiritarrak bortizkeriaren bidez sakabanatzen dituztenean?
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.