Goizaldean, PSE-EEk Sopelako Lizarre kalean duen egoitzari eraso egin diote ezezagunek. lehergailuaren bitartez. Gertaera 00:50ak aldera gertatu da. Itxura denez, lokaleko pertsiana indarrez ireki eta barnean etxean egindako lehergailua sartu dute, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Horrek eztanda egitean sute txikia eragin du. Egoitza dagoen eraikineko auzokoek itzali dituzte sugarrak baina ez dituzte etxeetatik atera behar izan. Leherketak pertsianan eta sarrerako atean eragin ditu kalteak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!