PSE-EEri elkartasuna eta babesa adierazi eta "giza eskubideak eta ideologia askatasuna bezalako oinarrizko printzipioak urratzen dituzten indarkeria adierazpen guztiak" irmoki gaitzetsi ditu Sopelako
EB-Berdeak taldeak, sozialisten herriko egoitzak jasan duen erasoaren aurrean. "Ezagutzen duen modu bakarrarekin parte hartu nahi du hauteskunde kanpainian ETAk, mehatxatuz eta izutuz alegia", adierazi du Jose Vicente Ojinaga bozeramaileak (argazkian). Hori dela eta, "ausarta izan" eta horrelako gertaerak gaitzestea eskatu dio Batasunari, "alderdi politikoak izan daitezela gatazkari irtenbidea bilatuko diotenak".