Sopelako PSE-EEren egoitzaren aurkako erasoa "faxistatzat" jo dute udal webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 2a, 20:39

Sopelako udal webgunean ere PSE-EEren herriko egoitzaren kontrako erasoa gaitzesteko mezua argitaratu dute, "Lizarreko atentatu faxista gaitzesten dugu" izenburupean. "sopelana.net-etik sozialisten herriko egoitzaren kontrako erasoa gaitzesten dugu eta Sopelako familia sozialistari elkartasuna adierazten diogu. Herritar guztiak askatasun osoz eta demokratikoki adierazteko apostua egiten dugu eta hilaren 17an parte hartzera deitzen ditugu lagun guztiak, bakean eta demokrazian bizitzeko nahia adieraz dezaten", dio testuak. (UKBERRIk itzuli du testua, erderaz baino ez baita agertzen).

Gaiaren inguruko berriak:

Batasunari erasoa gaitzesteko eskatu dio Sopelako Ezker Batuak

Batasuna erakundeetatik baztertzen jarraitzea "beharrezkoa" dela dio Basagoitik

Erasoari erantzuteko "hautestontzietan ETAri zaplastekoa" ematea eskatu du Pastorrek

PSE-EEren egoitzari eraso egin diote Sopelan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun