EHOK antolatzen lagundu nahi duenak Kongresuko lantaldea, Kukutza gaztetxea edo bertako gaztetxe edo gazte asanbladekin harremanetan jar daiteke. Uribe Kostan bi gaztetxe mantentzen dira zutunik gaur egun: Leioako Udondo eta Itzubaltzeta / Erromoko Itzubaltzeta gaztetxeak. Hala ere, gazte asanbladak ere badira Sopelan, Berangon, Algortan eta Itzubaltzetan.
Euskal Herriko Okupazio Kongresuaren helburuak:
- Prestakuntza eta eztabaida sustatzea.
- Esperientzien elkartrukaketa areagotzea.
- Okupazio berriak bultzatzea.
- Amankomuneko estrategiak adostea.
EHOK'05eko egitaraua:
Ostirala (apirilak 29)
- "Okupazioa Euskal Herrian"
- "Okupar en Europa"
Larunbata (apirilak 30)
- "Derechos"
- "Urbanismo"
- "Okupación rural"
- "Mujer y okupación"
- "Okupamos? guía práctica"
- "Multikulturalismo"
Igandea (maiatzak 1)
- "Kontrainformazioa"
- "Resistencia en la red"
- "Violencia"
- "Autogestión"
Astelehena (maiatzak 2)
- "Resistencia"
Harremanetarako:
- Euskal Herriko Okupazio Kongresuaren webgunea
- EHOKen e-posta: okupaziokongresua@sindominio.net
- Kukutza gaztetxearen e-posta: kukutza@sindominio.net
- Itzubaltzeta gaztetxearen e-posta: erromokogaztetxea@euskalerria.org
- Udondo gaztetxearen e-posta: udondogaztetxea@sindominio.net
- Algortako gazte asanbladaren e-posta: sastrakagaztetxea@hotmail.com
Hilabete honen bukaeran, apirilaren 29tik maiatzaren 2ra, Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladek okupazioaren inguruko kongresua burutuko dute Kukutza gaztetxean, Bilboko Errekalde auzoan. "Aldaketa eta krisi garaiak" eragiten dizkieten "ezinegon eta deserosotasunak" bultzatuta hartu dute erabaki hori gazte eragileek.