Erreportaje osoa hemen:
Herri txikiarentzat bizitza
Lemoizeko eskola
Iaz ireki zituen ateak Lemoizeko eskola txikieak 13 haur eta Maite Landa eta Itsasne Atutxa andereñoarekin. Aurten ikasle kopuru bikoitza dute (24 haur), eta irakasle taldea ere bitik laura pasa da. Hurrengo urterako, Lehen Hezkuntza ere bertan eskaini ahal izatea da euren erronka. Pauso erraldoiak ematen ari den eskola txikia da Lemoizekoa.
Herriari arnas berria eman dio eskolak; auzotarren harremanak sendotu ditu, bizitza propioa hartu du herriak, ez baita axaleko kontua eguneroko bizitza bertan egitea, herri handira begira bizi beharrean. Eta Lemoizentzat muina den eskola komunitate horrek, euskaraz funtzionatzen du.
Maite Landa zuzendariak eta Bego Iturgaitz idazkari eta ingelesko irakasleak azaldu digute zein gogorra izan zen sorrera, eta zenbat merezi izan duen.
Txiki izateak abantaila handiak ditu. Eskolan dena da oso gertuko, oso familiarra, eta gurasoek hori da estimatzen dutena: haur guztiak ezagutzen dituzte, eta eskolako bizitzan zuzenean hartzen dute parte. Beren eskola da, herrikoa bertakoa. Alde ederra hori edo goizero haurra autobusean utzi beharra, egun osoa kanpoan pasatzeko txikiegia denean!
Herriko haurren artean sortzen den harremana ere bestelakoa da. Hasi 2 urtetik eta 5 urtera, denek elkarrekin ikasten dute, memento oso puntualetan soilik banatzen baitira adinaren arabera. Ingeleseko saioetan, esaterako, 3 urtekoek ere halabeharrez hasi behar izan dute 4 eta 5 urteko lagunekin batera, gela berdinean zeudelako eta ezin genituelako kanpoan utzi. Arreta jartzen dute eta gustura aritzen dira, txikienak izanagatik. Adin ezberdinetako haurrak elkartzeak aprendizaia prozesua aberasten du, gainera; ikasleak bihurtzen dira sarri txikiagoen tutore. Elkarrengandik ikasten dute. Ikasle nagusiek autoestimua izugarri lantzen dute gaineratzen du Bego Iturgaitz Ingeleseko irakasleak, ikusten dutelako beren burua txikiei laguntzeko gai. Txikien espektatibak ere zabaldu egiten dira; nagusiek egiten dutena ikusita, handitan nik ere hori egingo dut diote.
Irakasleen artean, berriz, taldea asko indartzen da; beharko!, denetik egin behar baita, eta denen artean egin beste modurik ez baitago. Lan administratiboa, eskola txikian edo handian, berdin egin beharda. Baina eskola handietan pertsona bat izaten da horretara jarria, eskola txikian, aldiz, denen ardura da. Horrek eskolaren ikuspegia zabaldu egiten die irakasleei: kezkatzen zaituena ez da zure ikasgela eta kito dio Maite Landa zuzendariak, eskola osoa baizik. Zer da eskolak behar duena? Haurrek orokorrean zer behar dute?. Irakasleak talde bateko partaide dira, elkarri laguntzen diote eta horrek lan pertsonala ere askoaberastendu.
Harremanak estuagoak, pertsonalagoak dira, beraz, bai haurrekiko, bai irakasleekiko bai gurasoekiko, eta baita udalarekiko ere. Udalak sekulako laguntza eman diela azpimarratzen dute, sortzeko ahaleginetan hasi zirenetik bertatik. Herriko haurrak sakabanatuta zeudela ikusten zuen udalak (Gorlizera. Plentziara edo ikastetxe pribatuetara joan behar izaten baitzuten), eta euren artean harremanak sortzea nahi zuen. Ludoteka bat jarri zuten, astean behin herriko haurrak elkartzeko, eta kultur etxean ere hainbat ekintza antolatzen dituzte haurrak batu daitezen.
Sortzeko urtea: gogorra eta polita
laz lortu zuten Lemoizeko eskola irekitzea, 3-4 urte eman ondoren sortzekoborrokan. Herriari bizitza emateko beharrezkoa zitzaien eskola. Hiru auzunek osatzen dute Lemoizko herria: Andraka, Urizar eta Armintza. Baserriak sakabanatuta daude. Baziren l3 urte lehengo eskola zaharra itxita zegoela, eta huraxe da berritu dutena. laz 13 haurrekin hasi ziren (2,3 eta 4 urtekoak), eta irakasleak bi ziren. Aurten 11 haur gehiago ditu eskolak (2 urtetik 5 urtera artekoak). Kopurua bikoiztu egin da beraz, eta lau irakasle dira orain. Jantokia ere badu, eta ikasle bat ez beste denek bazkaltzen dute bertan. Irakasleek diotenez, nabari da herriak baduela zerbitzuen beharra.
Sortzeko esperientziaz galdetuta, Maitek garbi dio: oso-oso gogorra izan zen. Hasierako bi irakasleak, ordura arte ordezkapenetan aritu izan ziren lanean, eta zuzendaritzako lanik sekula egin gaheak ziren. Eskolan ez zegoen ezer: ez jostailurik, ez libururik... 2 urtekoen gela Hezkuntza Sailak jarri zuen, berri-berria. Baina 3-4 urtekoa eurek egin behar goitik behera; dena etxetik ekarri behar, edo beste eskolek utzitakotik. Getxoko Berritzeguneak asko lagundu zien materiala lortzen, zenbait gurasok ere bai (batzuk irakasleak baitira). Hezkuntza Ordezkaritzako biltegietan ere arakatu zuten jostailu zaharrak ekartzeko. Begoren hitzetan, gogorra baina polita izan da prozesua, barruan zaudelarik hasieratik nahi duzun eskola diseinatzeko aukera ematen dizulako.Gu bezalako profesionalentzat opari bat da hori. Bizitzan behin izaten duzu halako aukera bat. Maiterentzat ere ez dago konparatzerik ordezko izatearekin: eskola batera joan eta zer egin behar nuen zehazten zidaten. Hemen. urte horietan pilatu dudan esperientziatik niri gehien gustatzen zaidana hartzeko aukera dut, eta nik egokien ikusten dudan bezala lantzen dut. Horrek beste balio bat du. Lan gehiago eskatzen du, noski, dena zeuk egin behar duzulako, baina zeure ekarpen hori egitenduzu.
Beste eskolekiko harremanak
Lemoizko eskolako guraso bat irakasle da inguruko eskola batean. Bestalde, Berritzeguneko hainbat mintegitan parte hartzen dute eta bertan inguruko eskola txikiekin elkartzen dira, euren antzeko egoeran daudenekin. Eskola txikietako zuzendarien arteko mintegi bat egongo da aurten, eta beraientzat oso aberatsa izatea espero dugu. Batzarrak ere egiten dituzte. Nolega proiektuan sartuta gaude, beste bi eskola txikirekin harremanetan jarrita.
Arazo larriena: irakasleak egonkorrak ez izatea
Eskola txikietan irakasle finko gutxi izaten dira, eta ordezkoak asko. Izan ere, ikasle kopuruak asko aldatzen dira urte gutxiren buruan, eta gaur lau irakasle dauden eskolan. bihar agian bi beharkodira. Hori da irakasle finkorik ez izatearen arrazoia. Alabaina, norberaren teilatuari harrika egitea bihurtzen da azkenean, eskolaren kontrako eragina baitu: gurasoak ikusten badu irakasleak etengabe aldatzen ari direla, nahiago izaten du haurra beste eskola batera bidaltzea. Gainera. Lemoizeko kasuan, aurten Hezkuntza Proiektua diseinatukodute, zer eskola eredu nahi duten zehaztuz. Gure kasuan oso garrantzizkotzat jotzen dugu, jarraipena emango baitio orain arte egindako lanari.
Egun Lemoizko eskolan ez dago irakasle finkorik, bat bera ere ez. Baina, denek nahi dute bertan jarraitu, eta proiektuan urratsak emateko ez daude kanpora begira, bihar bertan jarraitzerik izango ote duten pentsatzen. Bestela ez zara sartzen Hezkuntza Proiektu bat egiteko erronkan, dio Maitek. Lau irakasleetatik bi, zerbitzu eginkizunetan lortutako plazetan daude. Zerbitzu eginkizuna plaza berezi bat da, proiektu bereziak dituzten eskoletarako eskaintzen dena. egonkortasuna eman nahian. Bost urterako ematen dute zerbitzu eginkizuna, baina urtero berritu behar da.
Lehen Hezkuntza helburu
Lehen Hezkuntza herrian bertan eskaintzea, hori da datorren urterako eskatzen diotena Hezkuntza Sailari. 5 urteko haurrei segida ematea da euren lehentasuna, oraindik txikiak direlako kanpora joateko eta sakabanatu egiten direlako, harremanak etenaz. Gurasoak gustura daude eskolarekin, eta bertan jarraitu nahi dute. Geroari begira ere ikuspegi ona dago: etxe berriak egiten ari dira eta haurrik ez da faltako. Irakasleek 0-3 zikloa integratzea ere proposatu nahi diote herriari. Haur eskolarik ez baitago Lemoizen. Baina lehentasuna Lehen Hezkuntza lortzea da. Bistan denez, urtetik urtera pauso erraldoiak ematen ari den eskola da Lemoizekoa. Oinarriak ondo jarri diren seinale.