Hiru antzerki saio egongo dira ostiral eta igande artean Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 4a, 21:49

Berriro ere, "Apirila Euskeraz Blai" lelotzat hartuz, "Lau bihotz" antzerki lana eskainiko die eskola-umeei, apirilaren 8an, 12:00etan, Markeliñe taldeak. Arratsaldean, berriz, erderaz izango da funtzioa ("Cuatro de corazones") eta ikuslego guztiari irekia, 20:30ean. Azkenik, apirilaren 10ean, Pluja Teatre konpainiak "Momo" (argazkian) haur antzerkilana eskainiko du, gaztelaniaz, 12:00etatik aurrera. Kultur Leioako auditorioan egingo dira hiru saioak, baina azkeneko biak baino ez dira izango ordaindu beharrekoak: 10 eta 3 euro, hurrenez hurren.

Lau bihotz

Ikuskizun xamurra, hauskorra, errealismoa eta magiaz osatutako estetika duena; komikoa eta ironikoa. Edozein parkean gerta daitekena, edozein ezarlekuan, edozein zakarrontzi edota farolaren ondoan. Bertatik, maitaleak ibiliko dira, ezagunak eta ezezagunak, odol beroak, suizidak, biziodunak, mindutak... bikoteak, sentzuzko bultzada batekin elkartrukatzen dira, edota apurtuezinezko loturekin elkartzen dira.

Egia eta irudimena nahasten duen ikuskizuna, non bihotzak gorputzetatik ateratzen dira eta lorak sua bihurtu. Maitaleak elkartrukatzen dira, hitzen beharrik ez dago, sexua ez da maitasuna ezta amodioa sexua ere. Magia, ekarpena, bilaketa. Ilusio hautsiak, bihotza apurtuak eta amodio zailak.

Momo

"Momo", bere argitalpenaz 30 urte pasa ondoren, gazteei zuzendutako klasikoa bihurtu da. Antzerkirako adaptazioa liburuarekiko leiala da: nola eta zein eratan denbora galdu eta sortu dezakegun. Denbora ipuin honetako protagonista da, Momo aitzakia magikoa baino ez da.

Momok hobetoen egiten dakiena entzutea da. Oso pertsona gutxik dakite benetan entzuten. Momo hain entzule fina denez jende normalari izugarrizko ideiak bururatzen zaizkio. Entzuten ondo jakiteko. Denbora baino ez da behar eta Momok duen bakarra denbora da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun