Beti ere Europa Pressek adierazten duenez, Ibarretxeren Gobernuak Getxorako hartutako erabakia kritikatu eta "beste udalerri batzuetara" zabalduko dela dirudiela ohartarazi du Arruek. "Daramaten kudeaketa kaskarra eta herritarren benetako arazoak konpontzeko gai ez direla agian geratu da berriz. Horrek gehituta esfortzua dakarkie familia langileei, euren bizitzarako hain beharrezkoa den zerbitzurik gabe geldituko direlako", gaineratu du Getxoko PPko bozeramaileak.
Udalerrian dagoen eskaera bete dezala eskatu diezaiola Eusko Jaurlaritzari Getxoko Udalak, mozioa aurkeztu dute popularrek apirileko osoko bilkuran eztabaidatua izateko. Hezkuntza Sailak horrela egiten ez badu bera arduratzeko eskatzen diote Udal Gobernuari.
Haurtzaindegietarako bekak
Haurtzaindegietako beken egoera ere kritikatu du Getxoko PPk: "jakin badakigu orain Eusko Jaurlaritzaren ardura direla, Getxoko Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker. Kultura eta Hezkuntza batzordeetan akordioaren nondik norakoak eta, horren arabera, eskaerak non geratuko liratekeen galdetu dugu behin eta berriro; baina oraindik, ez dakigu ezer".
Eusko Jaurlaritzatik etorritako "murrizketen" aurrean "txarrena" espero dutela dio Arruek. Hori dela eta, Udalak haurtzaindegietarako beketarako 10.000 euro gehiago ematea eta 0 eta 2 urte arteko haurrentzako plaza guztiak betetzea "beharrezkotzat" jotzen du Getxoko PPk.