Korrikak emandakoaren irudiak ikusgai korrika.org-en

Korrika 14a abian jarri aurretik, euskararen aldeko lasterketaren berri zehatza emateko www.korrika.org gunea paratu zuen AEK-k. Orain, Korrika amaitu eta gero, martxoaren 10etik 20ra bitartean Orreagatik Bilbora lekukoak jarraitutako bidearen irudiak ikusteko aukera eskaintzen du. Izan ere, Korrika hasi zenetik argazki galeria osotua izan du guneak. Hala, argazki mordoa ikus daiteke, txukun-txukun ordenatuak egunez egun. Gainera, AEK-k ateratako argazkiez gain, jendeak bidalitako irudiak ere ikus daitezke, horretarako espresuki ipinitako atalean. Era berean, argazki bakoitza zenbat aldiz ikusia izan den jakin daiteke, baita argazki estimatuenak zeintzuk diren jakin eta iruzkinen bat gehitu ere. Irudiak ikusi nahi dituenak, www.korrika.org helbidean topatuko du galeria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun