Artez Euskara Zerbitzuak euskarazko dokumentuen fondoa eskaintzen du sarean

Artez Euskara Zerbitzuak euskarazko dokumentuen fondoa eskaintzen du sarean, www.agiriak.net gunean. Bertan, eguneroko bizitzan eta harreman sozio-ekonomikoetan baliagarri diren hainbat dokumentu eta inprimaki estandar biltzen dituzte, euskaraz bizi eta lan egiten dutenei egun eskuragarri ez diren idazkiak eskaintzeko asmoz. Orotara, 100 bat agiri topa daitezke web gunean: lan kontratuak, elkarteak legeztatzeko estatutuak, eta abar. Dokumentuak eskuratzeko, gunean sartu eta behar den dokumentua aukeratu behar da. Batzuk doan lor daitezke, baina beste batzuk ordaindu egin behar dira.

Guneak, halaber, fondoa aberasteko aukera eskaintzen du, bai Artez Euskara Zerbitzuak sortutakoak gehituta, baita erabiltzaileek propio gunera agiriak bidalita. Hori bai, agiri berriren bat bidali nahi bada, estandarra izan behar duela kontuan hartu behar da. Alegia, leku askotan erabiltzeko modukoa, eta euskara egokian idatzia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun