Gaur bertan jarri du martxan Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Boz-emailearentzako Bulegoa. 900 17 04 05 dohaineko telefono zenbakira deitzen duten pertsonei era "pertsonal, zuzen eta arinean" argituko zaizkie hauteskundeen inguruan eduki ditzaketen zalantzak. Zerbitzu telefonikoa apirilaren 17ra arte mantenduko dute irekia, hauteskunde eguna barne, 10:00etatik 18:00ak bitartean. Norberak joan beharko duen hauteslekuaren izena eta helbidea edota botoa eman beharko duen mahaia zehaztuko dituzte, besteak beste, telefono honen bidez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!