Hauteskunde kanpainak Getxon jarraituko du asteazken honetan

Apirilaren 17an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, hainbat ekitaldi daude deituak asteazken honetan Getxo udalerrian. Besteak beste, goizean, 10:30ak aldera, propaganda banatuko dute EAJ-EA koalizioko kideek, Algortako Bidezabal kaleko osasun-etxean eta Kasune aldeko merkatu txikian. Arratsaldean, berriz, EB-Berdeak taldeko kideek banatuko dute kanpainaren gaineko informazioa, 19:30ean, Areetako Xake plazan. Javier Madrazo eta Oskar Matute izango dira bertan, EAEko lehendakaria izateko hautagaia eta Bizkaiko zerrendaburua, hurrenez hurren. Azkenik, 20:00etan, ekitaldi politikoa egingo du Algortako San Nikolas plazan Batasunak, "Eskubide Zibil eta Politikoen alde" lelopean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun